Eduki publikatzailea
Atzealdea

Itulazabaleko baratzek 10 urte bete dituzte

Twitter

HAMAR URTE PASA DIRA ITULAZABALEKO UDAL BARATZEAK MARTXAN JARRI ZIRENETIK

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/17

Zarautz izan zen aisialdiko baratzeetarako lurzoru publikoa herritarren eskura jarri zuen udalerri aitzindarietako bat. Garai hartan berrikuntza zena, gaur egun ohikoa bihurtu da udalerri askotan, eta horietako batzuk Itulazabalgo baratzak bisitatzera hurbildu ziren, ideiak hartzeko eta esperientziak partekatzeko.

Hamar urte ondoren, Itulazabalen baratze publikoek errendimendu betean jarraitzen dute. Eskuragarri dauden 179 baratzetako asko etengabe ekoizten aritu dira urte hauetan.

COVID-19ren pandemiak eragindako egoeraren aurrean, Patxi Elola (PSE-EE) zinegotzi arduradunak, hasieratik proiektuaren bultzatzailea izan zena, baratze parkearen egoera aztertu eta eguneratu nahi izan du. Horren ondorioz, interesatuei baratze berriak emateko itxaron-zerrendan izena emateko gonbidapena egin zaie duela gutxi.

Elolaren ustez: "Gaur arte 53 eskaera berri jaso dira eta horietako 35ei erantzun positiboa eman diegu. Itxaron-zerrendan dauden 18 eskatzaileei aukera berriak sortzen direnean erantzungo zaie".

"Baratza lantzen ez dutenei, Zarauzko Udalak emakida kenduko die, era honetan eta hamar urte igaro ondoren, udal-ordenantza berrikusiko da, besteak beste, baratzeen kudeaketa errazteko eta lantzen jarraitu nahi duten erabiltzaile guztiei emakida berritzeko", zehaztu du Patxi Elolak.

144 erabiltzaile egonkor, 35 erabiltzaile berri eta 18 pertsona itxaron-zerrendan


Baratze horiek izaera soziala eta aisialdikoa dutenez, esleipenetarako lehentasuna eman zaie pentsiodunei eta langabezian dauden pertsonei, enplegua duten eskatzaileak azken postuetan utzita.

"Erabiltzaile gehienak erretiratuak, arduratsuak eta baratzezaintzarekiko leialak badira ere, jende gazte asko ilusioz hasi zen eta urtez urte ekoizpen oso onak eta askotarikoak lortzen jarraitzen dute. Egia esan, aniztasun handia dago ekoizpenean, estiloetan, tresnetan eta esleipendunen jatorrian: alemaniarrak batzuk, txinatarrak, filipinarrak, Amerika erdialdekoak, Europa erdialdekoak ere daude, guztiak Zarautzen erroldatuak " zehaztu du zinegotzi arduradunak.

Noizbehinka izurriteak eta belar txarrak badaude ere, baratzen erabilera konstantearen batez bestekoa %80koa da. Datu horrek etorkizunean udal baratzeekin jarraitzera bultzatzen du Zarauzko Udala.

"Zarauztarrei gogorarazi nahi diegu baratzak bisitatzeko moduko lekua direla, eta kontuan hartuta udaberriko sasoian gaudela, erabiltzaileen eta senideen jarduera handia ikusi daiteke", amaitu du Elolak.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010