Eduki publikatzailea
Atzealdea Itsasoaren (h)egiak
“ITSASOAREN (H)EGIAK”, ATZOKO ETA GAURKO ERREFUXIATUAK
2024/12/04
Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, egun honen baitan, Zarauzko Udalak errefuxiatuei buruzko ekitaldia antolatu du Modelo Aretoan abenduaren 12rako.
Bertan, “Itsasoaren (h)egiak” dokumentalaren estreinaldia egingo da. Dokumental horretan atzoko eta gaurko errefuxiatuei buruz hitz egiten da, gu ere errefuxiatu izan ginela gogoraraziz. Hori dela eta, ekitaldian, herriko ‘gerrako haurrei’ aitortza egingo zaie.
Ekitaldia Xabier Euzkitzek gidatuko du eta, dokumentalaren emanaldiaz gain, pertsona errefuxiatuen eta beraien eskubideen alde lanean diharduten Hotz-Zarautz, Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak eta Saharautz elkarteek hitza hartuko dute, gaur egungo errefuxiatuen egoerari buruzko hausnarketa sustatzeko.
”Iraganean, askok itsasoz ihes egin behar izan zuten Euskaditik eta, hain zuzen ere, itsasoz etortzen dira oraingo errefuxiatu asko”. adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Itsasoan bizi izan zena eta itsasoan bizitzen dena da dokumentalaren ardatza. Testigantza zuzenekin, errefuxiatuek bizitzen dutena azalarazi nahi dugu”.
Adierazi bezala, abenduaren 12ko ekitaldia Modelo Aretoan izango da, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010