Eduki publikatzailea
Atzealdea

Itsasmendiko zuhaitzak

Twitter

ERORTZEKO ARRISKUAN DAUDEN 7 MAKAL ORDEZKATUKO DITU UDALAK ITXASMENDI AUZOAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/01/16

Zarauzko Udalak Itxasmendi auzoan dauden 7 makal ordezkatuko ditu datorren astean, erortzeko arriskuan daudelako. 20-25 metrotako altuera duten zuhaitzak dira eta hainbat tonetako pisua dute. Hauen ondoan ume jolasak, kirol guneak eta aparkalekuak daude eta euren egoera zaharkituak zarauztarren segurtasuna arriskuan jarri dezakete. Makalen adarrak, adibidez, kirol gunearen gainean daude gaur egun.

Udalak, hala, Itxasmendi Auzoko Elkarteak egindako eskaera bati erantzungo dio esku hartze honekin. Elkarteko kideak Udalera joan ziren euren kezka azaltzera eta Udalak berehala arriskua ikusi eta zuhaitzak ordezkatzeko erabakia hartu zuen: “Zuhaitz hauek enborra eta barrualdea biguna izaten dute. Kanpotik ondo daudela badirudi ere, sustraien egoera ez da osasuntsua, eta bere onenak emanda daude” dio Patxi Elolak (PSE-EE) Lorazaintzako zinegotziak.

Botako diren zuhaitzak ordezkatzeko, herrian zehar dauden beste zuhaitz mota bat jarriko dira: Udare ondoak. “Zuhaitz mota honek loraldi polita izaten du eta hosto gutxi botatzen ditu. Ordezkatze lanak Elai enpresak burutuko ditu eta datorren astean hasiko dira. Eguraldia lagun, otsailerako bukatuak egotea espero dugu” azaldu du Elolak.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra Txiki eta Zerbitzu zinegotziak, abenduaren 20ean erori ziren bi makalei buruz hitz egin du: “Haize bolada batek zuhaitz hauek saskibaloi pistara bota zituen eta, zorionez, ez zen zauriturik egon.  Une hartan zerbitzu guztiak azkar hasi ziren lanean, protokoloa aurrera eramateko. Eskerrak eman nahi dizkiet enpresa guztiei eta baita Zarauzko Udalak dituen baliabideei: brigada, udaltzaingoa, suhiltzaileak… izan zuten prestutasuna eta inplikazioagatik”.

Prentsaurrekoan Itxarmendi Auzo Elkarteko Enrique Acuña eta Leopoldo Torres ere izan dira.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010