Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Urak ukatu egin dute uraren kalitatea egiaztatzeko kanpaina egiten ari direnik. Gai honen inguruan telefono deiren bat jasotzen baduzu, iruzurra edo engainua izan daiteke.
Herritarren adina eta bakarrik bizi diren ala ez galdezka ari dira.
Horrelako deiak jasoz gero, Udaltzaingoa edo Ertzaintzarekin
harremanetan jartzeko eskatzen diegu: 943005115 edo 943538900 telefonoetan.