Eduki publikatzailea

Atzealdea Irusta bidea mantentze lanak

Twitter

IRUSTA BIDEAN KONPONKETA ETA HOBEKUNTZA LANAK EGITEN ARI DA UDALA

2025/06/05

Zarauzko herri bideak mantentzeko eta hobetzeko helburuarekin, Zarauzko Udalak aste honetan hasi ditu Irusta bidean egin beharreko lanak. Eskuhartze honen baitan, herri bide honetan konponketak egingo dira eta harri-lubaki bat ezarriko da errepidea zabaltzeko

“Banan-banan Zarauzko herri bide guztien mantenua eta hobekuntza egiten joatea da gure helburua, bertatik igarotzen diren bizilagunentzat ahalik eta erosoenak izan daitezen”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuen zinegotziak. “Auzo desberdinetako bizilagunekin kontaktuan izaten gara, mota honetako eskuhartzeen beharra komunikatu eta koordinazioa egiteko”.

Lan hauek EXCAVACIONES LASA SL enpresari esleitu dizkio Udalak eta 48.399,99 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute. Epeari dagokionez, lan hauek bi asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010