Eduki publikatzailea

Atzealdea Iribar omenaldia

Twitter

ABENDUAREN 13AN OSPATUKO DA JOSE ANGEL IRIBAR ZARAUZKO SEME KUTTUN IZENDATZEKO EKITALDIA

2024/11/29

2024ko otsaileko ohiko Udalbatzan, Zarauzko Udalak, aho batez, Jose Angel Iribar Kortajarena Zarauzko Seme Kuttun izendatzea adostu zuen. Honela, Zarauzko herriak, Iribarrek bere ibilbide profesionalean zein pertsonalean bere herriarekiko erakutsi duen harrotasuna eta maitasun paregabea eskertuko dizkio.

Ekitaldia datorren abenduaren 13an, asteazkena, ospatuko da, Zarauzko Udaleko Pleno aretoan, 19:00etan eta bertan, omenaldiaz gain, Seme Kuttun izendatzen duen dominaren entrega egingo zaio atezain zarauztarrari. Ekitaldiaren egunean, Zarauzko Udaleko Pleno aretora sarrera librea izango da, aforoa bete arte.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010