Eduki publikatzailea
Atzealdea

Iraunkortasun Sariak 2022

Twitter

ZARAUZKO UDALAK IRAUNKORTASUN SARIAEN LEHEN EDIZIOA OSPATU DU

2022/11/17

Gaur eguerdian, udaletxeko Pleno Aretoan, Iraunkortasun Sarien lehenengo edizioa ospatu da. Sari hauen bitartez, Udaleko Ingurumen sailak herriko merkataritza establezimenduen ingurumenaren aldeko jarrera eta ekintzen aitortza egin du.

Aurten, lehenengo aldiz ospatu da sari banaketa hau eta lehenengo hiru sarituak Lakari Kooperatiba, Ekogranela eta Beristain Belardenda izan dira. Hiru denda hauek, bakoitzak bere modura, ingurumenarekin errespetagarriak diren jokabideak eta ekimenak jarri dituzte martxan euren eguneroko lanaren baitan.

“Gaur sari hau jaso duten dendariok zuen dendak irekitzerako garaian kontuan hartu zenuten arazoaren konponbidearen parte izan nahi zenutela, eta ahalegin handia egiten ari zarete ekonomia zirkularra bultzatzen eta, ondorioz, aldaketa klimatikoari aurre egiten. Ahalegin horrek saria merezi du”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.

Bere aldetik, Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo eta Merkataritza zinegotziak sarituak eskertu ditu egindako esfortzuagatik: “Dendei eskerrak eman nahi dizkiegu egunero euren bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeaz gain, ingurumenarekin errespetuz jokatzeko egiten duten ahaleginagatik. Hare gehiago, gaur egun bizi dugun ezegonkortasun egoera honetan. Txalotzekoa da dendari hauek erakusten duten jarrera”.

Sarituek, garaikurraz gain, material birziklatuz egindako erosketa-orgak eta poltsak jaso dituzte, euren bezeroen artean banatzeko.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010