Eduki publikatzailea

Atzealdea Iñurritzako frontoian irisgarritasuna bermatuko da

Twitter

ZARAUZKO UDALAK IÑURRITZAKO FRONTOIAN IRISGARRITASUNA BERMATZEKO ARRAPALA JARRIKO DU

2020/11/18

Zarauzko Udalak Iñurritzako frontoian arrapala bat jarriko du, irisgarritasuna bermatzeko helburuarekin.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, “Zarauzko Ikastetxeekin urtero egiten ditugun bileretako batean, Salbatore Mitxelena Ikastolaren eskaeretako bat Iñurritzako Frontoiaren irisgarritasuna bermatzea izan zen. Gai aztertu ondoren, arrapala bat egitea erabaki du Zarauzko Udalak”.

Lanak aste honetan hasiko dira eta 6 astetan burutzea aurreikusten da. Udalak Urbycolan enpresari esleitu dio proiektuaren exekuzioa eta, guztira, 48.367,10 euro (BEZ barne) inbertituko dira obra honetan.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Azpiegiturak, Obra txikiak eta Zerbitzuak zinegotziaren esanetan: “Gaur egun Iñurritza frontoiaren eta plazaren artean 1,70 metroko desnibela dago eta, Frontoira iristeko, eskailerak bakarrik daude. Ondorioz, mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonek ezin dute bertara iritsi. Egoera hori zuzentzeko, arrapala berria egingo dugu, frontoiaren irisgarritasuna bermatzeko pertsona ororentzat. Hala, bertan dauden komunetarako sarbidea irisgarria izatea ere lortuko da. Lan hauekin batera, frontoia margotuko da”.

 

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010