Eduki publikatzailea
Atzealdea Iñurritza Zozketa martxoak 22
MARTXOAREN 22AN AMAITUKO DA IÑURRITZAKO BABESTUTAKO 60 ETXEBIZITZEN ZOZKETETAN IZENA EMATEKO EPEA


2023/03/15
Joan den otsailaren 21ean eman zitzaion hasiera Iñurritzako Eguzki Izarra partzelan eraikiko diren Erregimen Orokorreko 24 Babes Ofizialeko Etxebizitza eta Erregimen Autonomikoko 36 Etxebizitza Tasatuen zozketan parte hartzeko prozesuari. Datorren martxoaren 22a bitartean zozketa hauetan izena emateko epea irekita egongo da.
Orain artean, izen emateen erritmoa ona izan da eta, dagoeneko, 679 eskaera jaso dira bi zozketa hauetan parte hartu ahal izateko.
Interesatuek, Etxebizitza bulegoan (Salegi kalea, 14) edota elektronikoki, Udalaren webgunean, eman beharko dute izena. Izena emateko aukera izango dute etxebizitza premia duten bizikidetza unitate guztiek beti ere derrigorrezko baldintzak betetzen badituzte, besteak beste, Etxebiden altan egotea eta Zarautzen erroldatuta egotearen ingurukoa.
Bi zozketen inguruko informazio zehatza eskuratu ahal izango da Etxebizitza bulegoan edota Zarauzko Udalaren webgunean (https://www.zarautz.eus/eu/eguzki-izarra-zozketak).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010