Eduki publikatzailea
Atzealdea Iñigo Ormazabal erakusketa Sanz Enea
IÑIGO ORMAZABAL MARGOLARIAREN OMENEZKO ERAKUSKETA IREKI DU UDALAK SANZ ENEA KULTUR ETXEAN


2023/07/14
Udalak Iñigo Ormazabal margolariari eskainitako erakusketa ireki du Sanz Enea kultur etxeko erakusketa espazioan. Donostian jaioa izan arren, Zarautzera bizitzera etorri zen gaztetatik, eta herriko bizitza kulturalaren parte aktiboa izan zen. Margotzeaz gain, Ormazabalek pintura eskolak eman zituen, eta hainbat zarauztar margolaritzaren munduan murgiltzearen arduraduna izan da
Iñigo Ormazabal 2020. urtean hil zen eta Udalak bere ibilbide oparoari errepasoa egiten dion erakusketarekin omenaldia egin nahi izan dio. Erakusketa honetan 2000. urtetik 2020. urtera arte egindako 25 artelan abstraktu ikus daitezke, ehunean eta paperean eginikoak, hain zuzen ere. Bestetik, 2020. urtean koadernoetan egindako marrazkiak ere ikusgai daude.
Irailaren 24a bitartean ikusgai izango da erakusketa hau Sanz Enean, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Nahiz eta Ormazabalek abstrakzioa landu, bere aldi figuratiboa ere garrantzi handikoa da, eta horien artean ezin ditugu ahaztu bere marina zoragarriak, eta lan horiekin eta beste batzurekin Torre Luzean burutuko da erakusketa abuztuaren 10etik irailaren 17a bitartean.
Bi erakusketa hauetarako Udalak liburuxka bat argitaratu du, Angel Lertxundi idazleak idatzia.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010