Eduki publikatzailea
INDARKERIA MATXISTARI BURUZKO V. JARDUNALDIAK
2020/10/29
Indarkeria matxistaren kontrako Nazioarteko eguna azaroaren 25ean izango da, hori dela eta, Zarauzko Udalak Indarkeria Matxistaren V jardunaldiak antolatuko ditu. Hauek aurkezteko, Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotzia eta Edurne Urbieta, Zarauzko Udaleko Parekidetasun teknikaria egon dira.
Aurtengo edizioa COVID-19ak sortutako pandemiarengatik baldintzatua, online izango da.
Vazquezen hitzetan: "Aurtengo edizioan indarkeria matxista detektatzeko konplesutasunean sakondu nahi dugu. Gure asmoa ondoan daukagun emakumea indarkeria sufritzen ari dela somatzeko pautak ematea da. Arreta berezia jarri nahi dugu nerabe eta gazteengan".
Jardunaldi hauek gizarte osoari zuzenduta daude, gure egunerokotasunean ezagutzen ditugun emakumeen artean, batzuk indarkeria matxistaren biktimak izan daitezke eta nahiz eta profesioalak ez izan, alerta piztu daiteke gure laguntza eskeintzeko.
Jardunaldiak erantsitako kartelean ikusi daitezke.
Izen ematea: emakumeen-etxea@zarautz.eus eta 943005117 zenbakian
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010