Eduki publikatzailea

Atzealdea indarkeria matxistaren aurkako kanpaina

Twitter

INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO KANPAINA INFORMATIBOA, MARTXAN

2020/11/25

Indarkeria matxistaren aurkako borroka beharrezkoa da oraindik. Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du herritar guztientzat, eta, bereziki, indarkeria matxistaren biktimentzat, Emakumeen Etxean eta Gizarte Zerbitzuetan eskura dituzten zerbitzuak ezagutarazteko. Era berean, babes eta elkartasun mezu bat eskaini nahi zaie indarkeria hori jasaten ari diren emakumeei, bakarrik ez daudela jakin dezaten. Udalak triptikoak, kartelak eta hainbat baliabide banatuko ditu sare sozialetan. Zarauzko aurpegi ezagunek herri osoa ondoan dutela gogoraraziko diete; Zarautz osoa senti dezaten, #Zureondoangaude kanpainaren hashtag eta lemapean.

"Herritarrek Zarauzko Udalak indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak eta haien seme-alabak artatzeko dituen zerbitzuak behar bezala ezagutzea nahi dugu. Nahi duguna da indarkeria jasaten duen edozein emakumek jakin dezala udaletxera joan daitekeela behar dituen zerbitzuak eta laguntza eskatzeko". Horrela laburbildu du Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak ekimen honen helburu nagusia.

"Konfinamenduaren ondorioz, egoerari buruzko hausnarketa eta azterketa egin dugu. Udalak indarkeria jasaten duten emakumeei arreta eskeini eta behar duten laguntza emateko dituen zerbitzuei buruzko informazio argia, erraza eta zehatza emateko beharra somatu dugu.

Horregatik, datu horiek guztiak eguneratu eta zentralizatzeko beharra sentitu dugu, bi telefono zenbaki eman eta baliabideetarako sarbidea erraztu", adierazi du Vazquezek. Udalak gogorarazi duenez, ezinbesteko telefono zenbakiak eta e-mailak honako hauek dira: 943005117 edo emakumeen-etxea@zarautz.eus (Emakumearen Etxea) eta 943005111 edo ongizatea@zarautz.eus (Gizarte Zerbitzuak).

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia den Jesus Aranak azaldu du, bere sailak arreta edo laguntza integraleko zerbitzu bat eskaintzen diela indarkeria matxista jasaten duten pertsonei: laguntza psikologikoa gai honetan adituak diren profesionalekin, talde-terapia, aholkularitza juridikoa familia-zuzenbidean espezializatutako abokatuekin, laguntza ekonomikoak behar dituzten emakumeentzat, harrera-etxebizitzak biktimentzat eta haien seme-alabentzat, eta larrialdiko harrera-zerbitzua ere.
 
Bestalde, Vazquezek zehaztu du Emakumeen Etxean: "arreta, aholkularitza psikologiko eta juridikoko zerbitzu bat eskaintzen dela, Zuberoa kalean dagoen aholkularitza sexologikoko zerbitzuaz gain.

Triptikoan jasotzen diren baliabide espezifiko horiek alde batera utzita, #Zureondoangaude kanpainak kartel bat ere badu. Kartel horretan, indarra transmititzen duten bi kolore – Gorria eta morea – dituzten izenak irakur daitezke, Zarauzko edozein bizilagunenak izan daitezkeenak. Ildo horretan, 'Zureondoangaude' hashtagarekin indarkeria matxistaren biktimen aldeko irudiak eta bideoak igotzera animatzen ditugu zarauztarrak.
 
Kanpaina honi indarra emateko,  esparru ezberdinetako bost aurpegi ezagunekin 5 bideo prestatu dira (Aner Peritz, Iraia Elias, Juanjo Alvarez, Nadia Erostarbe eta Paquita Galarraga) protagonista bakoitzak, erasoaren adibide bat erakusten du.
 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010