Eduki publikatzailea

Atzealdea Inauterietako konpartsa 2027

Twitter

ZARAUZKO KONPARTSAK BERE 10. URTEURRENA OSPATUKO DU DATOZEN INAUTERIETAN

2026/10/22

Zarauzko Udalak datozen Inauterietako konpartsan izena emateko epea zabaldu du. Aurtengo edizioa berezia izango da, 10 betetzen baitira lehen aldiz atera zela konpartsa Zarautzen.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak eta Jai eta Ekitaldietako zinegotzi arduradunak adierazi duen moduan, “Inauteri hauetan konpartsaren 10. urteurrena ospatuko dugu, 10 urte igaro dira Grease dantzatzen gure herriko Inauteriak indartu dituen konpartsa jaio zela”.

Urte guzti hauetan Zarauzko Inauterietako konpartsak izan duen bilakaera arrakastatsuaren ondorioz, Udalak eta Marisa Merino Dantza Eskolak, joan den urtean parte hartzaileen gehienezko kopurua ez jartzeko hartutako erabakia mantentzea erabaki dute, gogoa duen orok Inauteriez, dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera izan dezan.

Izen-ematea konpartsaren karteleko QR-aren edota esteka honetan (https://forms.gle/9geieZL5AgQhthUu9) aurki daitekeen galdetegia osatuz gauzatu daiteke. Inskripzioa gauzatzeko azken eguna azaroaren 8a izango da. Izen-ematearekin erlazionaturiko informazio gehiagorako, Jaiak eta Ekitaldietako departamentuarekin kontaktuan jarri daiteke, 943 005 119 zenbakian eta jaiak@zarautz.eus helbidean. Izena eman ahal izateko gutxieneko adina 8 urte izango da eta 8-10 urte bitarteko haurrek heldu batekin eman beharko dute izena.

Izena eman duten pertsona kopurua ezagutzean, finkatuko da konpartsaren entseguen egutegia.

Gaiari dagokionez, hamargarren urteurrenari lotuta egongo da. “Aurtengo Inauteriak bereziak izango dira konpartsaren urteurren borobila ospatuko dugulako. Marisa Merino dantza eskolako Joana eta Yasmilkaren eskutik, hamarkada honetako konpartsen kanta onenak aukeratu dira eta gaia ere hamar urte hauen errepasoa izango da. Hamar urte hauetan parte hartu duten dantzariak aurtengo konpartsa berezian parte hartzera Gonbidatu nahi ditugu. Hamargarrena mundiala izango da!”, gehitu du Txurrukak.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010