Eduki publikatzailea

Atzealdea Inauterietako konpartsa 2026

Twitter

ZABALIK DA INAUTERIETAKO KONPARTSAN PARTE HARTZEKO IZEN-EMATEA

2025/10/23

Zarauzko Udalak datozen Inauterietako konpartsan izena emateko epea zabaldu du. Aurten, gainera, berritasun garrantzitsu bat egongo da aurreko edizioekin alderatuta.

Jai eta Ekitaldietako departamentuko ardura politikoa duen Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak azaldu duenez, “aurten, lehen aldiz, ez dugu izen-ematean kopuru mugarik jarri nahi, beste urte batzuetan jendea parte hartzeko gogoz geratu da mugak gaindituta eta aurten ez dugu nahi halakorik gertatzerik. Horregatik, epea zabalduko da online galdetegiaren bitartez izena emateko eta behin parte hartzaile kopurua finkatuta, erabakiko da nola antolatu aurtengo inauterietako konpartsaren gaia eta entsegu orduak”.

Azken urteetan Zarauzko Inauterietako konpartsak izan duen bilakaera arrakastatsuaren ondorioz, Udalak eta Marisa Merino Dantza Eskolak, parte hartzaileen gehienezko kopurua ez jartzeko erabakia hartu dute, gogoa duen orok Inauteriez, dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera izan dezan.

Izen-ematea konpartsaren karteleko QR-aren edota esteka honetan (https://labur.eus/vuepwd5i) aurki daitekeen galdetegia osatuz gauzatu daiteke. Inskripzioa gauzatzeko azken eguna azaroaren 7a izango da. Izen-ematearekin erlazionaturiko informazio gehiagorako, Jaiak eta Ekitaldietako departamentuarekin kontaktuan jarri daiteke, 943 005 119 zenbakian eta jaiak@zarautz.eus helbidean. Izena eman ahal izateko gutxieneko adina 8 urte izango da eta 8-10 urte bitarteko haurrek heldu batekin eman beharko dute izena.

Esan bezala, izena eman duten pertsona kopurua ezagutzean, finkatuko dira konpartsaren gaia eta entseguen egutegia.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010