Eduki publikatzailea
Atzealdea Inauterietako konparta etxetik Zarautzen
INAUTERIETAKO KONPARTSA ETXETIK, ANIMATZEN AL ZARA?


2021/01/19
COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, ospakizun guztiak bertan behera geratu dira azken hilabeteetan. Hala, 2021eko Inauteriak ezingo dira ohiko moduan ospatu.
Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziaren esanetan “pena da baina guztion osasunean pentsatu behar dugu inoiz baino gehiago. Inauteriek oso kolore eta giro polita eman diete gure herriari azken urteetan, eta horri eutsi nahi diogu”.
Inauteriak otsailaren 13 eta 14an, ospatuko dira aurten. San Valentin eguna tarteko, gaia maitasuna izango da. Larrañagak azaldu duenez, “aurten Inauterietako ekitaldi nagusienetako bat, Inauterietako Konpartsa, modu ezberdin batean bizi beharko dugu: etxetik. Horretarako, formatu berri bat proposatzen diegu zarauztar guztiei: bideo bat. Urtero bezala, Marisa Merino Dantza eskolako Yasmilka Rodriguez eta Joana Merino irakasleek koreografia bat prestatu dute eta bideoan grabatu, Konpartsan parte hartu nahi duten herritar guztiek etxean ikasi eta ‘maitasuna’ gaiarekin zerikusia duten mozorroekin (maiteminduta dauden pertsonaiak, San Valentin egunarekin zerikusia duten pertsonaia edo objektuak…), bideoan grabatu dezaten. Bideo horiekin guztiekin, Zarauzko Udalak bideo orokor bat prestatuko du, Inauterietan ikustera emango dena”.
Banaka, bikoteka edo burbuila taldeka grabatu daiteke bideoa. Interesatuek, jaiak@zarautz.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute koreografia ikasteko bideoak jasotzeko. Behin norberak bere bideoak grabatuta, otsailaren 2a baino lehen bidali beharko dira jaiak@zarautz.eus helbidera. Ezinbestekoa izango da bideoak horizontalean grabatzea eta bideoarekin batera harremanetarako pertsona baten datuak adierazi beharko dira (izena, telefonoa eta helbide elektronikoa).
Partehartzaileen artean Euskalduna tabernan bazkaldu edo afaltzeko menuak zozketatuko dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010