Eduki publikatzailea

Atzealdea Inauterietako kartel lehiaketa 2026

Twitter

MARTXAN DA 2026KO INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETA

2025/11/28

Zarauzko Udala jada hasi da 2026ko Inauteriei begira lanean. Konpartsaren izen ematea martxan jarri ondoren, Inauterietako kartela osatzeko kartel lehiaketa jarri du martxan. Zarauzko Udalak, Jaiak eta Ekitaldietako departamentuaren bitartez, eta Euskalduna tabernak elkarlanean antolatzen dute lehiaketa hau eta, ohikoa den moduan, hiru sari banatuko dira aurtengoan ere. Nabarmentzekoa da aurten lehen eta bigarren sarien zenbatekoa igo dela, parte-hartzea sustatzeko helburuarekin:

-    Lehen saria –> 500 €.
-    Bigarren saria –> 300 €.
-    Publikoaren saria –> Afaria bi pertsonentzat Euskalduna tabernan.

Publikoaren sariko bozketa Zarauzko Turismo Bulegoaren Facebookean egingo da urtarrilaren 12tik 16ra.

Lanak A3 neurrian egin beharko dira (TIFF, JPG edo PDF formatuan) eta USB batean aurkeztu beharko dira Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia, 30) edo Euskalduna Tabernan (Kale Nagusia, 37) urtarrilaren 9a baino lehen.

Informazio gehiago, oinarrietan edota Jaiek eta Ekitaldietako departamentuarekin kontaktuan jarrita (943005119 / jaiak@zarautz.eus).

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010