Eduki publikatzailea
Atzealdea Inauterietako Kartel Lehiaketa 2025
MARTXAN DA 2025EKO INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETA


2024/11/19
Zarauzko Udala jada hasi da 2025eko Inauteriei begira lanean. Lanketa honen baitan, Inauterietako kartela osatzeko kartel lehiaketa jarri du martxan. Zarauzko Udalak eta Euskalduna tabernak elkarlanean antolatzen dute lehiaketa hau eta, ohikoa den moduan, hiru sari banatuko dira aurtengoan ere:
- Lehen saria -> 300 euro.
- Bigarren saria -> 100 euro.
- Publikoaren saria -> Bi pertsonentzako afaria Euskalduna tabernan.
Publikoaren sariko bozketa Zarauzko Turismo Bulegoaren Facebookean egingo da otsailaren 3tik 7ra.
Lanak A3 neurrian egin beharko dira (TIFF, JPG edo PDF formatuan) eta USB batean aurkeztu beharko dira Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia, 30) edo Euskalduna Tabernan (Kale Nagusia, 37) urtarrilaren 31 baino lehen.
Informazio gehiago oinarrietan eta Jaiak eta Ekitaldiekin kontaktuan jarriz (943005119 / jaiak@zarautz.eus).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010