Eduki publikatzailea
Atzealdea Inauterietako bideoan parte hartu
INAUTERIETAKO KONPARTSAK OSATUKO DUEN BIDEOAN PARTE HARTZEKO EPEA, ZABALIK


2021/01/26
Konpartsan parte hartu nahi duten herritar guztiek etxean ikasi eta ‘maitasuna’ gaiarekin zerikusia duten mozorroekin bideoan grabatzeko aukera dute oraindik. Bideo horiekin guztiekin, Zarauzko Udalak bideo orokor bat prestatuko du, Inauterietan ikustera emango dena.
Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziaren esanetan, “oraingoz erantzun ona izaten ari da aurtengo proposamen. Bideoak prestatu eta bidaltzeko epea oraindik zabalik dagoela gogoratu nahi diegu zarauztarrei”.
Banaka, bikoteka edo burbuila taldeka grabatu daitekezke bideoak. Interesatuek, jaiak@zarautz.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute koreografia ikasteko bideoak jasotzeko. Behin norberak bere bideoak grabatuta, otsailaren 2a baino lehen bidali beharko dira jaiak@zarautz.eus helbidera. Ezinbestekoa izango da bideoak horizontalean grabatzea eta bideoarekin batera harremanetarako pertsona baten datuak adierazi beharko dira (izena, telefonoa eta helbide elektronikoa).
Euskalduna taberna, aurten ere Inauteriekin
Felix Borda, Euskalduna tabernako jabearen iritziz, “urtero Inauterietako kartel lehiaketa antolatu izan dugu. Aurtengo egoera ikusita, lehiaketara zuzentzen genuen dirua, partehartzaileen artean banatuko dugu eta gure tabernan bazkaltzeko menuak zozketatuko ditugu”. 3 hilabeteko epea egongo da sariez gozatzeko. Sarituak haurrak badira, beste sorpresa bat prestatuko zaie.
“COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, aurtengo Inauteriak desberdinak izango dira. Baina era batera edo bestera, Zarautz kolorez margotzen jarraitu nahi dugu, Inauteriak, herrian asko gozatzen dugun momentua delako”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010