Eduki publikatzailea

Atzealdea Inauteriak kartel lehiaketa sari banaketa

Twitter

USOA ZULAIKA ZARAUZTARRAK IRABAZI DU INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETA

2023/02/08

2023ko Inauteriek dagoeneko badaukate kartel irabazlea. Usoa Zulaika zarauztarrak irabazi du aurtengo lehiaketa bere “Hasi dadila festa!!” lanarekin. Honela, lehen sariaren 300 euroak jasoko ditu Zulaikak eta bere . Bigarren saria, aldiz, Mireia Lizundiarentzat izan da, “1982” izeneko lanarekin.

Lehiaketako epaimahaia Felix Bordak (Euskalduna tabernako arduraduna), Ixidor Larrañagak (Turismo, Jai eta Ekitaldietako zinegotzia), Carmen Agirretxek (Artezaleak elkarteko ordezkaria) eta Patricia Schaanek (Argazkizaleak elkarteko ordezkaria) osatu dute. Epaimahaiak emandako bi sariez gain, Turismo Bulegoaren Facebook kontuan egindako bozketaren bitartez, Publikoaren Saria ere banatu da eta, irabazlea, Mireia Lizundia izan da, “1982” lanarekin.

Aitortza Felix Bordari

Sari banaketari hasiera eman baino lehen, Xabier Txurruka alkateak, Zarauzko Udalaren izenean, Euskalduna tabernan Felix Bordak herri-kulturgintzaren alde egindako lanari aitortza egin nahi izan dio, Zarauzko Torreoiaren erreplika bat opariz. “Euskalduna tabernatik, Zarautzen kultur ekintzak sustatzeko lan handia egin du Felixek urteetan zehar”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Bere garaian Kafe Torero kultur egitaraua antolatuz, Argazkizale Elkartearekin elkarlanean, Ramon Serrasekin gertutasunetik lan egiten edota Inauterietako kartel lehiaketa antolatuz, Felixek herriko kulturgintza bizirik mantentzen lagundu du eta egindako guztiagatik Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu.

 

"Hasi dadila festa!!" - Usoa Zulaika

"1982" - Mireia Lizundia

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010