Eduki publikatzailea
Atzealdea Inauteriak 2025 aurkezpena
HEMEN DIRA ZARAUZKO INAUTERIAK!


2025/02/21
Inauteriak gainean ditugu eta Zarauzko Udalak jada aurkeztu du jai hautarako prestaturiko egitaraua. Otsailaren 28tik martxoaren 2rako asteburuan inguruko beste hainbat udalerri bezala, Zarautz kolorez, mozorroz eta musikaz beteko da, zarauztar guztiak Inauteri giroan murgilduz.
Koxme baleak gaurko aurkezpen saioan egon nahi izan du, bera baita aurtengo Inauterietako karteleko protagonista..
Inauterien aurkezpenarekin batera, Euskalduna tabernak eta Zarauzko Udalak elkarlanean antolatzen duten Inauterietako kartel lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu da. Bertan, Jorge Ignacio Davila zarauztarraren ‘Gure Koxme’ proposamena gailendu da eta lehen sariaren 300 euroak eta Zarauzko Inauterien esku-programa eta karteletako irudia izatea eskuratu ditu. Ez da lehen aldia Davilak lehiaketa honetan lehen saria lortzen duela, besteak beste, 2022an ere gailendu zen ‘Kamuflash’ lanarekin. Bigarren saria, aldiz, Alberto Martinez Ortizen ‘Olatuen gainean zaldiz’ lanarentzat izan da. Honek, bigarren sariaren 100 euroko saria jaso du.
Inauterietako kartel lehiaketaren epaimahaia Felix Bordak eta Maria Angela Dulantok (Euskalduna tabernako ordezkariak), Lore Agirrek (Artezaleakeko ordezkaria) eta Marisa Di Santok (Argazkilari Elkarteko ordezkaria) osatu dute.
Honez gain, publikoaren sariari dagokion Euskalduna tabernan bi pertsonentzako afariaren saria ere eman zaio, Facebook bitartez Zarauzko Turismo Bulegoaren profilean bozka gehien jaso dituen proposamenaren egileari, Irantzu Barrondo Eizagirreri.
Kartel lehiaketan parte hartu duten 14 lanak ikusgai izango dira Euskalduna Tabernan.
Hona hemen aurtengo Zarauzko Inauterietako egitaraua:
Otsailak 28 – Ostirala
- 18:45 (Musika eskolatik irteera) -> Galtxagorrien jaitsiera.
Martxoak 1 – Larunbata
- 12:00 (Modelo aretoko balkoia) -> Txupinazoa Koxme balearen eskutik.
- 12:30 (Musika Plaza) -> Mozorro lehiaketan parte hartzen duten kuadrillen kalejira*, Mauxitxa txarangarekin. *Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan.
- 13:00 (Musika Plaza) -> Mozorro-lehiaketaren sari banaketa
- Saria: 250 euroko bonoa.
- Saria: 150 euroko bonoa.
- Saria: 100 euroko bonoa.
- Bonoak ZUREKIN ostalarien elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko izango dira.
- Ondoren, Mauxitxa txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
- 17:00 (Zinema pilotalekua) -> Gazteen topaketa. Lehenengo merienda eta ondoren, Konpartsa ikustera.
- 17:30 (Alde Zaharra) -> Inauterietako VIII. Konpartsa: 80ko Rocka.
- 19:30 (Musika Plaza) -> Dantzaldia Fun&Go taldearekin.
- 21:00 – 00:00 (Zinema pilotalekua) -> Disko-festa: DJ Bon.
- 23:00 (Musika Plaza) -> Dantzaldia Fun&Go taldearekin.
Martxoak 2 – Igandea
- 12:00 (herriko kaleetan zehar) -> Kalejira erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
- 17:00 (Musika Plaza) -> Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoen ikuskizuna haurrentzat.
- 18:00 (Lege Zaharren enparantza) -> Disko-festa nerabeentzat Dantzatzeko Prest! taldearekin.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010