Eduki publikatzailea
Atzealdea Inauteriak 2024 prestaketak
MARTXAN DIRA 2024KO INAUTERIETAKO PRESTAKETAK


2023/11/20
Zarauzko Udala jada hasi da 2024ko Inauteriei begira lanean. Lanketa honen baitan, Inauterietako kartela osatzeko kartel lehiaketa jarri du martxan. Zarauzko Udalak eta Euskalduna tabernak elkarlanean antolatzen dute lehiaketa hau eta, ohikoa den moduan, hiru sari banatuko dira aurtengoan ere:
- Lehen saria – 300 €.
- Bigarren saria – 100 €.
- Publikoaren saria – Afaria bi pertsonentzat Euskalduna tabernan.
Publikoaren sariko bozketa Zarauzko Turismo Bulegoaren Facebookean egingo da urtarrilaren 12tik aurrera.
Lanak A3 neurrian egin beharko dira (TIFF, JPG edo PDF formatuan) eta USB batean aurkeztu beharko dira Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia, 30) edo Euskalduna Tabernan (Kale Nagusia, 37) urtarrilaren 10a baino lehen..
Informazio gehiago, oinarrietan.
Inauterietako konpartsa
Zarauzko Inauterietako konpartsak ere hasi du bere bidea, datorren otsailaren 10ean herriko kaleak kantuz eta dantzaz alaitzeko. Aurtengo gaia “AEROBIK” izango da eta izen ematea jada irekita dago. Izen emate inprimakia jaiak@zarautz.eus helbidera bidali beharko da azaroaren 28a baino lehen (190 pertsonentzako lekua dago gehienez).
Abenduaren 3an izango da lehenengo entsegua, Aritzbatalde frontoian y honako hauek izango dira ondorengo egunak:
- Abenduak 3, 10, 17.
- Urtarrilak 7,14,21,28.
- Otsailak 4, 8.
Konpartsaren eta izen ematearen inguruko informazio gehiago 943 005 119 zenbakian eta jaiak@zarautz.eus helbidean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010