Eduki publikatzailea
BADATOZ INAUTERIAK!
2024/02/01
Laster dira geurean 2024ko Inauteriak eta Zarauzko Udalak, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean antolaturiko egitaraua aurkeztu du arratsalde honetan ospaturiko ekitaldi bikoitzean.
“Zarauzko Inauteriak azken urteetan indar handia hartu dute eta horren erakusgarri da gaur aurkezten dugun egitaraua, hainbat dira parte hartzen duten eragileak festa honen antolakuntzan eta denei eskerrak eman nahi dizkiet euren inplikazioagatik. herritarrek ere azken urteetan mozorroak prestatzen lan handia egiten dutela ikusten ari gara eta, beraz, Inauteri ederrak igarotzea opa diegu zarauztar guztiei”, adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) Jai eta Ekitaldien zinegotziak.
Aurtengo Inauterirako prestaturiko egitarau oparo honi hasiera otsailaren 9an, ostiralean, emango zaio Galtxagorrien jaitsierarekin. Bertan, Musika eskolatik hasita, Jalgi dantza-taldea, Zarautz TRIK, Goizeko Ihintza txistulari taldea eta Zarakatun batukada herriko kaleak alaitzen arituko dira.
Larunbatean aldiz, eguerdiko 12:00etan, Koxme baleak txupinazoa botako du Modelo Aretoko balkoitik aurtengo Inauteriei hasiera emateko eta, Mauxitxa txarangak girotuta, kalejira izango da.
Aurten, berritasun bezala, mozorro-lehiaketa eguerdian, ospatuko da. Musika plazan, txarangaren laguntzat, lehiaketan parte hartzen duten kuadrillek kalejira egingo dute eta, behin epaimahaiak erabakia hartzen duenean, sari banaketa gauzatuko da. Zurekin ostalarien elkartearen eskutik, elkarteko taberna eta jatetxeetan erabiltzeko 250 euro, 150 euro eta 100 euroko bonoekin sarituko dituzte lehiaketan parte hartzen duten mozorro onena daramaten hiru kuadrillak, hurrenez hurren.
Arratsaldez, 17:30etatik aurrera, Zarauzko Inauterietako Konpartsaren txanda izango da herriko Alde Zaharreko kaleak ‘Aerobik’ doinuez betez. Amaitzean, Lehian Erromeria taldeak, emanaldia bikoitza izango du Musika Plazan, 19:30ean eta 23:00etan. Zinema pilotalekuan ere musika saioa izango da 21:00etatik 00:00etara, DJ Dávila eta DJ Javiren eskutik.
Igandean, erraldoi eta buruhandiak herriko kaleetan zehar ibiliko dira Ustekabe txarangak alaituriko doinuekin. Arratsaldeko 17:00etan, Kiki, Koko eta Moko pailazoen Zirku Bizi Bizia ikuskizuna izango da haurrentzat Musika plazan. Festaz beteriko asteburu honi amaiera emateko, Lege Zaharren enparantzan disko-festa izango da Xaibor-ekin.
Inauterietako kartel lehiaketa
Egitarauaren aurkezpenaren aurretik, Inauterietako kartel lehiaketaren sari banaketa gauzatu da Euskalduna tabernan. Udalak eta Euskalduna tabernak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa honek bere XX. edizioa ospatu du aurten eta, ohikoa den bezala, irabazleak Zarauzko Inauterietako kartela irudikatuko du. Lehen sariak 300 euroko saria izango du eta bigarrenak, aldiz, 100 euroko saria. Aurtengo irabazlea Iñaki Fernandez Iturmendi nafarra izan da ‘Ondo pasa Zarautz’ kartelarekin eta bigarren saria Mari Cruz Etxeberriarentzat, ‘Amalur’ lanarengatik.
Turismo Bulegoaren Facebook-aren bitartez aukeratutako Publikoaren Sariaren irabazlea Lander Gonzalez izan da. Honek, bi pertsonentzako afaria izango du saritzat Euskalduna Tabernan.
Guztira 12 izan dira aurtengo edizio honetan parte hartu duten proposamenak eta datozen asteetan ikusgai izango dira Euskalduna Tabernan.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010