Eduki publikatzailea
Atzealdea Ikurrina Zarauzko moilan
IKURRINA ZARAUZKO MOILAN


2020/08/07
Zarauzko Udalak neguan olatu denborale batek moilan sortutako zuloa konpondu du. Lanak burutu bitartean, beste konponketa batzuk ere egin dira: eskailerak, baranda, tranpolin berri bat jarri...
Obren fase hau Zarauzko moilako babes-hormaren puntan historikoki egon den masta berreskuratzearekin amaitu da.
"Ostiral honetan ikurrina altxatu dugu, 6 metroko altuerara, eta aurreikusitako epe guztiak bete ditugu. Horrela, portua eta bere ingurua prest daude datorren asteburuan Zarauzko Ikurrinaren estropadak ospatzeko" adierazi du Xabier Txurrukak (EAJ-PNV) Zarauzko Alkateak.
Aipatu behar da oraindik ez direla aurreikusitako lan guztiak amaitu; izan ere, iraileko marea bizietan, itsasbehera aprobetxatuko da barandak jartzen amaitzeko eta moilako dike nagusian pitzadura batzuk konpontzeko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010