Udalak Aritzbatalde kiroldegiko ikasgelaren ordutegia zabaltzea erabaki du. Hain zuzen ere, urtarrila amaitu bitartean, igande arratsaldeetan ere irekiko da, nahiz eta kiroldegia itxita egon.
Ikasgelaren ordutegia zabalduko den egunak honako hauek dira:
- Abendua: 18.
- Urtarrila: 8, 15, 22 eta 29.
Egun hauetan, ikasgela irekita egongo da, kiroldegia irekita dagoen ordutegiaz gain, arratsaldez, 15:30etik 20:00etara.