Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ikasgela

Twitter

UDALAK SANZ ENEAKO IKASGELA ZERBITZUA ASTEBURUETAN ERE ZABALDUKO DU

2021/11/23

Sanz Enea Kultur Etxean ematen du Ikasgelaren zerbitzua asteburu eta jai-egunetara zabaltzea erabaki du Zarauzko Udalak herritarren eskariei erantzunez. Honela, zerbitzu hau erabilgarri egongo da kultur etxean astelehenetik igandera bitartean.

“Azterketa garaia hemen da eta egoera honetan dauden zarauztarrek Ikasgelaren zerbitzua egunero erabili ahal izateko aukera zabaldu dugu” adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziak. “Ikasgelarentzat behin betiko kokapen baten bila gabiltza Udalean, bitartean, herritarrek egin dizkiguten eskaerei erantzun bat eman nahian, zerbitzua indartu dugu”.

Ikasgelan 34 pertsonentzako lekua dago bertan ikasi nahi duenarentzat.

Azaroaren 27tik aurrera eta urtarrilaren 30a bitartean, Sanz Eneako sotoko Ikasgelak asteburuetan izango duen ordutegi berria honakoa izango da:

10:00 - 13:00 / 15:00 - 20:00

Asteburuez gain, abendu eta urtarrileko hainbat jai-egunetan ere zabalik egongo da Ikasgela:

-    Abenduak 6 eta 8.
-    Urtarrilak 6.

Asteburu eta jai-egunetako zerbitzua berriz ere udaberrian zabalduko da (apirila, maiatza eta ekaina), ikasturte bukaerako azterketei begira.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010