Eduki publikatzailea
Atzealdea Igeriketa Ikastaroak Aritzbatalden
ARITZBATALDE IGERIKETA IKASTAROAK: HELDUEN 2. HIRUHILEKORAKO ETA DORTOKA MAILAREN 3. HIRUHILEKORAKO IZEN-EMATEA ZABALIK


2021/03/09
HAURREN IGERIKETA DORTOKA MAILA - 3. HIRUHILEKOA:
Martxoaren 8tik aurrera zabalik da Aritzbatalde kiroldegian Dortoka mailako 3. hiruhilekoari dagokion haur igeriketan izena emateko epea.
Haur berrientzako izen-emate epea martxoaren 8tik martxoaren 14 eguerdira bitartean izango da. Zozketa eguna martxoaren 15a izango da, eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udal web orrialdean.
Aurreko hiruhilekoren batean igeriketa ikastaroan egon diren haurrentzako, berriz, izen-emate epea, betiere plaza librerik balego, martxoaren 16tik 21ra arte izango da. Zozketa martxoaren 22an ospatuko da eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udal web orrialdean.
Ikastaroak martxoaren 29ko astean hasiko dira eta, dena ondo bidean, ekainaren 18a bitartean eskainiko dira. COVID19 protokoloa dela eta, ikastaroak astean behin eskainiko dira. Prezioei dagokionez, abonatuek 46,63 euro ordainduko dute hiruhilekoa eta ez abonatuek 79,83 euro.
HELDUEN IGERIKETA – 2. HIRUHILEKOA (LARUNBATAK):
Martxoaren 8tik aurrera zabalik da Aritzbatalde kiroldegian helduen igeriketako 2.hiruhilekoari dagozkion ikastaroetan izena emateko epea.
Ikasle berrientzako izen-emate epea martxoaren 8tik martxoaren 14 eguerdira bitartean izango da. Zozketa eguna martxoaren 15a izango da, eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udal web orrialdean.
Aurreko hiruhilekoan igeriketa ikastaroan egon direnentzat, berriz, izen-emate epea, betiere plaza librerik balego, martxoaren 16tik 21ra arte izango da. Zozketa martxoaren 22an ospatuko da eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udal web orrialdean.
Aurreko hiruhilekoan bezala, ikastaroak larunbatetan eskainiko dira eta bi maila izango dira: lehenengo maila, igerian ikasi nahi duten hasiberriei zuzendua izango da eta 9:30ean eta 12:30ean eskainiko da; bigarren maila, igerian hobetu nahi dutenentzat izango da, 8:00etan eta 11:00etan. Beraz, lau talde antolatuko dira, bi maila bakoitzean. Taldeak, gehienez, 6 pertsonakoak izango dira eta, Kiroldegiko neurriek zehazten duten bezala, 3 pertsona arituko dira igerian kale bakoitzean.
Ikastaroak apirilaren 3ko astean hasiko dira eta, dena ondo bidean, ekainaren 19a bitartean eskainiko dira. Ikastaro hiruhilekoaren prezioa 51,45 eurokoa izango da abonatuentzat eta 92,25 eurokoa ez abonatuentzat.
Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010