Eduki publikatzailea
Atzealdea Igeriketa Aritzbatalde bigarren hiruhilekoa
ARITZBATALDEKO BIGARREN HIRUHILEKORAKO IZEN EMATE EPEA ZABALIK


2023/11/20
Zabalik dago jada urtarriletik martxora bitarte Aritzbatalden hiruhileko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea, eta zozketa bidezkoa izango da plazen esleipena. Une honetan, lehen hiruhileko honetan aritu ez direnek izango dute lehentasuna: azaroaren 26ra bitartean, hain zuzen. Epe horretako izen emateen emaitzak abenduaren 5ean izango dira.
Horien ostean, abenduaren 18tik 23ra ikastaroan dabiltzanen txanda helduko da, eta horien emaitzak abenduaren 29an argitaratuko dira.
Ikasturteko formatudun ikastaroen eskaintza ez da oraindik argitaratu. Eskaintza horri dagokion izen emate epea abenduaren 1ean irekiko da, eta iriste hurrenkeran izango da. Egun horretatik aurrera, ikastaroetan aritu ez direnek izango dute izen emateko aukera, egon daitezkeen plazetan. Aldi berean, egun ikastaroetan aritu eta maila gainditzen dutenek, abenduaren 20tik aurrera izango dute hurrengo mailan izen emateko aukera. Gainerakoan, kontuan izan behar da ikasturteko ikastaroetan dabiltzanek (Txibia, Olagarro, Igela, Marrazo, Gazte) baja aurkeztu beharko dutela jarraipena eman nahi ez badiote ikastaroari, eta hori egiteko muga abenduaren 15a izango dutela. Baja harreran epe horretarako aurkeztu ezean automatikoki mantenduko da plaza, hurrengo hiruhilekorako.
Edozein zalantza izanez gero, harreran galdera egiteko 943.00.51.23 telefonora deitu eta bertan argituko dituzte horiek guztiak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010