Eduki publikatzailea
Atzealdea Igeriketa 3 hiruhilekoa 2023
3. HIRUHILEKO IGERIKETA IKASTAROAK ARITZBATALDE KIROLDEGIAN


2023/02/14
Aritzbatalde kiroldegian 3. hiruhilekoari dagokion igeriketa ikastaroetan izena emateko epea bihar irekiko da haur, gazte zein helduentzako.
Ikasle berrientzako izen-emate epea otsailaren 26a bitartean egongo da zabalik, eta zozketako emaitzak martxoaren 6an argitaratuko dira, Udal web orrialdean zein kiroldegiko harrerako panelean.
Aurreko hiruhilekoetan igeriketa ikastaroren bat egin dutenentzako, berriz, izen-emate epea martxoaren 10etik 15era arte izango da, betiere plaza librerik balego. Zozketaren emaitzak martxoaren 21ean argitaratuko dira Udal web orrialdean, zein kiroldegiko harrerako panelean.
Ikastaroak martxoaren 27an hasi eta ekainaren 24an amaituko dira.
Formatu aldetik, astean saio bat edo bikoak izango dira, ikastaroaren beharren arabera. Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
