Eduki publikatzailea
Atzealdea Igeriketa 2º hiruhilekoa
IGERIKETA IKASTAROETAKO 2.HIRUHILEKORAKO IZEN EMATEA ZABALIK


2021/11/30
Abenduaren 1etik aurrera zabalduko da Aritzbatalde kiroldegian 2. hiruhilekoari dagokion igeriketa ikastaroetan izena emateko epea, haur, gazte zein helduentzako.
Ikasle berrientzako izen-emate epea abenduaren 1etik 12ra bitartean egongo da zabalik, eta zozketako emaitzak abenduaren 15ean argitaratuko dira, Udal web orrialdean zein kiroldegiko harrerako panelean.
Lehen hiruhilekoan igeriketa ikastaroren bat egin dutenentzako, berriz, izen-emate epea abenduaren 17tik 27ra arte izango da, betiere plaza librerik balego. Zozketaren emaitzak abenduaren 30ean argitaratuko dira Udal web orrialdean, zein kiroldegiko harrerako panelean.
Ikastaroak urtarrilaren 10eko astean hasi eta martxoaren 26koan amaituko dira.
Formatu aldetik, astean saio bat edo bikoak izango dira, ikastaroaren beharren arabera.
Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010