Eduki publikatzailea

Atzealdea Igelen metamorfosia erakusketa

Twitter

CORRADO MASACCIREN ‘IGELEN METAMORFOSIA’ ERAKUSKETA IKUSGAI SANZ ENEAN

2022/02/01

Ostegun honetatik aurrera, eta martxoaren 6a bitartean, Corrado Masacciren ‘Igelen Metamorfosia’ izeneko txotxongilo-erakusketa izango da ikusgai Sanz Enea kultur etxean.

Igelei buruzko erakusketa hau Ondarroan bizi den artista italiarraren urte askotako lanaren emaitza da. Txotxongiloa, berez, eskulturaren, pinturaren eta antzerkiaren sintesia dela erakutsi nahi da erakusketa honetan eta igelak, mugimenduaren bidez, hiru dimentsioko objektu batetik bizitza propioa hartzen duen eta ikusleari emozioak komunikatzeko gai den izaki batean bihurtzen da.

Bisita gidatuak eskainiko dira eskola taldeentzat (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) goizez eta, hitzordu horietaz aparte, ohiko ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara izango da. Larunbat eta igandetan aldiz, 18:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai erakusketa hau.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010