Eduki publikatzailea

Atzealdea Ibilgailuen gaineko zerga

Twitter

MAIATZAREN 8AN AMAITUKO DA IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN BORONDATEZKO ORDAINKETA EGITEKO EPEA

2026/04/24

Urtero bezala, Udalak Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabaldu du. Borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 8ra bitartean egongo da zabalik.

Ordainketa helbideratuta daukaten herritarrei ordainagiriak zuzenean kobratuko zaizkie kontu korrontetik epearen azken egunean, maiatzaren 8an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak, aldiz, posta bidez bidali dira zergadunen adierazitako zerga-helbideetara, eta jarraian adierazten diren moduetan ordaindu ahal izango dira:

-    Udalaren web orrian: www.zarautz.eus (Nire Ordainketa bidez).
-    Bankuetan, posta bidez bidalitako ordainagiriak aurkeztuz, edota kutxazain automatikoetan.
-    Kutxazain automatikoa, zerbitzua duten erakundeetan.
-    Herritarren Arreta Zerbitzuan – HAZ (Kale Nagusia 29 – 943 00 5100).

Borondatezko kobrantza-epean ordaindu ez diren zorrak premiazko prozeduraren bitartez ordainaraziko dira eta errekargua izango dute.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010