Eduki publikatzailea

Iñurritza Inkesta aparkalekua

Twitter

IÑURRITZAKO APARKAMENDU BEHARRAK AZTERTZEKO INKESTA GAUZATUKO DA

2024/07/09

Azken urteetan aurrera eramaten ari diren proiektu estrategikoen ondorioz Zarautz aldatzen ari da eta honek hainbat mugikortasunaren esparruan egokitzapenak egitea dakar, hala nola, aparkalekuaren gaiari lotuta adibidez.

Laster, udalak 124 plazako aparkaleku publiko berri bat izango du herriko sarreran eraikitzen ari den urbanizazioan.

Hori dela eta, Zarauzko Udalak, Olatu Berdea Mobility enpresaren laguntzarekin, inkesta bat egingo du datozen asteetan Iñurritza auzoko kaleetan, ibilgailuaren erabilerari eta inguruan aparkatzeko beharrei buruzko informazioa biltzeko. Inkesta hori online ere bete ahal izango da, datorren uztailaren 18ra arte, esteka honetan: https://forms.gle/Dygf7aERzpavrHRX9​​​​​​​

"Ikerketa txiki honek aparkaleku publiko berriaren erabilera definitzeko baliagarria izango den informazio interesgarria emango digu. Azken urteotan Zarautzen aparkalekuaren gaiaren baitan egiten ari den lanak egoerak hobera egitea lortu du, baina lanean jarraitu behar dugu eta sortzen zaigun aukerak aprobetxatu", adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010