Eduki publikatzailea
Atzealdea Hondartzako neurrien arintzea
HONDARTZAKO KOMUNETAKO DUTXAK ETA OINAK GARBITZEKO ITURRIAK IREKI DITU UDALAK


2021/06/21
Pasa den ostiralean LABIren Aholku Batzordeak aditzera emandako erabakien ondoren, Zarauzko Krisi Gabinetea bildu da gaur goizean, erabaki hauek aztertu eta Zarautzen pandemiaren egoeraren jarraipena egiteko.
Ikusirik Zarautzen eta Euskadi guztian kutsatze tasek nabarmen behera egin dutela (Zarautz pasa den ostegunean gune berdean sartu zen eta gaur egun 34,27ko tasa metatua dauka azken 14 egunetan 100.000 biztanleko), hainbat erabaki hartu dira orain arte indarrean zeuden neurri murriztaile batzuk arintzeko.
Honela, gaurtik aurrera, Zarauzko hondartzako komunetako dutxak eta oinak garbitzeko iturriak martxan izango dira berriz. Bi elementu hauek, orain arte, ez zeuden erabilgarri COVID19aren kutsadura ekiditeko. Oinak garbitzeko iturrien funtzionamendu egokia ahalbidetzeko, hondartzako aforo kontaketa kasetak tokiz mugitu behar izan dira eta irteeretan bi bide desberdindu dira sokaz bananduak jende pilaketak ekiditeko, bat zuzenean irtetzeko eta bestea oinak garbitzeko iturrietatik pasa ondoren irtetzeko.
“Egoeraren hobekuntzarekin komenigarria ikusi dugu aurrez harturiko neurri murriztaile batzuk arintzea, hondartzako dutxa eta oinak garbitzeko iturrien kasuan bezala” adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Herri Segurtasuneko zinegotziak. “Aurrerantzean ere, udaldian zehar egoerak hobera egin eta neurriak arintzen diren heinean, Zarautzen ere neurriak arintzeko erabakiak hartzen jarraituko dugu”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010