Eduki publikatzailea
Atzealdea Hondartza denboraldiko balorazioa 2024
“SEGURTASUNARI DAGOKIONEZ UDA BIKAINA IZAN DA AURTENGOA”
2024/09/27
Aste honetan joan zaigu uda eta honekin batera, Zarauzko Udalak aurtengo hondartza denboraldiaren eta garai honetan martxan izan diren zerbitzuen balorazioa egin du.
“Beste behin hondartza denboraldiaren hasiera ekaina hasierara aurreratzea erabaki dugu, joan den urtean bezala, eta uste dugu erabaki positiboa dela ekaineko lehen egunetan zarauztarrek gure hondartzaz seguru eta zerbitzu guztiak eskura izanda gozatu dezaten”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzuen zinegotziak. ”Orokorrean, uda bikaina igaro dugu Zarauzko hondartzan, ez baita arazo aipagarririk izan, ez bainularien segurtasunari ezta inguruko gertaerei dagokionez”.
BPXport enpresak 73 pertsona izan ditu uda honetan Zarauzko hondartzako sorospen zerbitzuan lanean (67 pertsona 2023an) eta, zerbitzua martxan izan den epean, 242 eskuhartze izan dituzte (205 eskuhartze 2023an), non horietako 58 (41 2023an) inguruko osasun zentroetara bideratu ziren ondoren. Uretan egindako erreskateei dagokionez, 126 izan dira, joan den urteko zifra baina apur bat baxuagoa izanik (140 erreskate 2023an).
Aurten ere, sorospen zerbitzuak bainu egokitua eskaini du hala eskatu duten erabiltzaileentzat eta, guztira, 4 pertsonari eman zaie zerbitzu hau.
Behin hondartza denboraldia eta sorospen zerbitzua amaituta, Udalak gogorarazten du hemendik aurrera tentuz ibili behar dela uretan, itsasoko korronteekin kontu handia edukiz. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaturiko hondartza garbiketa zerbitzuak hilabete amaiera arte jarraituko du.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010