Eduki publikatzailea

Hondartza denboraldia 2023 balorazioa

Twitter

HONDARTZA DENBORALDIAREN BALORAZIO POSITIBOA ZARAUTZEN

2023/09/15

Gaur, irailak 15, amaiera emango zaio Zarauzko hondartza denboraldiari. Honela, hilabete hauetan zehar martxan izan diren zerbitzuak ere amaitutzat emango dira, hala nola, sorospena eta toldo zerbitzuak.

“Aurten hondartza denboraldiaren hasiera, eta honi dagozkion zerbitzuak, aurreratzeko erabakia hartu genuen, era honetan ekaineko lehen hamabostaldia aprobetxatzeko”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzuen zinegotziak. “Karabela portugaldarren eta uztaileko eguraldi nahasia alde batera utzita, zarauztar zein bisitariek gure hondartzaz eta Zarautzek eskaintzen dituen gainontzeko gauzetaz gozatzeko aukera izan dute. Orokorrean, hondartza denboraldiaren balorazio positiboa egiten dugu”.

BPXport enpresak kudeaturiko sorospen zerbitzuak 205 pertsona artatu ditu uda honetan, eta horietatik 41 inguruko osasun zentroetara bideratu ziren ondoren. Uretan eginiko erreskateei dagokionez, 140 kasu izan dira hiru hilabete eta erdi hauetan, joan den urteko zifra baina apur bat baxuagoa izanik (155).

Sorospen zerbitzuak bainu egokitua ere eskaini du udan zehar eta 16 pertsonari eman zaie zerbitzua, gehiengoa, abuztuan zehar (12).

Behin hondartza denboraldia eta sorospen zerbitzua amaituta, Udalak gogorarazten du hemendik aurrera tentuz ibili behar dela uretan, itsasoko korronteekin kontu handia edukiz.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaturiko hondartza garbiketa zerbitzuak hilabete amaierararte jarraituko du.

Segurtasunari dagokionez, normaltasuna nagusi izan da uda honetan eta ez da aparteko arazorik izan Zarautzen.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010