Eduki publikatzailea
Atzealdea HKT Gabonak 25
Twitter

Whatsapp-en partekatu

GABONETAKO EGITARAUA HAURRENTZAT


2025/12/18
Zarauzko Haur Kultur Taldeak, Udalaren laguntzarekin, Gabon hauetarako prestaturiko egitaraua (XLIII. edizioa) aurkeztu du. Herriko txiki eta gaztetxoen gozagarrirako prestaturiko egitarau berezi honek abenduaren 20tik urtarrilaren 3a bitartean antolaturiko ekintzak ageri dira.
Hauek dira Gabon hauetarako antolaturiko ekimenak:
Abenduak 20, larunbata ->
- Haur jolasak eta txistorrada (Gaztelekua)
Abenduak 26, 27, 28 eta 29 ->
- Gabonetako Haur Parkea (Udal kiroldegia).
- 12/26 -> Dibertsitate funtzionala duten haurrarentzat irekiko da Haur Parkea.
- 12/27 eta 12/28 -> Gabonetako Haur Parkea.
- 12/29 -> Ur jolasak.
Abenduak 30, asteartea ->
- Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldi berria, “Zerua lapurtu dute” (Udal kiroldegia).
- 2 saio egingo dira, 16:00etan eta 18:30ean.
- Sarrerak (8€) Andatza kafetegian eta, emanaldiaren egunean, kiroldegiko leihatilan (15:00etatik aurrera) eskuratu ahal izango dira.
- Informazio gehiago haurkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikoan.
Urtarrilak 2 eta 3, ostirala eta larunbata ->
- Txu-Txu trena kalez kale, doan (Lege Zaharren enparantza).
- “Ongizate digitalerako bidaia” Ihes-gela, doan (Lege Zaharren enparantza).
- LH1 – DBH2 adin tartekoentzat.
- Erreserbak egitarauan ageri den QR kodearen bitartez.


Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
