Eduki publikatzailea

Atzealdea Hiztun Ekologistaren Dekalogoa

Twitter

HIZTUN EKOLOGISTAREN DEKALOGOA AURKEZTU ZUEN ATZO ZARAUZKO UDALAK

2022/03/31

Atzo Modelo Aretoan ospaturiko ekitaldian, Zarauzko Udalak Hiztun Ekologistaren Dekalogoa aurkeztu zuen. Dekalogo honek, gaur egun bizi dugun hizkuntza aniztasunaren aurrean euskaldunok eduki behar dugun jarrera laburbiltzen du, gure inguruan, beste hizkuntzekiko errespetua erakutsiz, euskara indartsu mantentzeko.

Zarautz herri euskalduna da, eta baditu, gainera, beste hainbat herri euskaldunek ez dituzten zenbait ezaugarri berezi: hala nola, herri euskaldunetan handiena gara, turistikoa, zerbitzu emailea, gazteentzat erakargarria… Eta ezaugarri hauek guztiek aukera eta erantzukizuna ere ematen digute euskararen normalizazioan aitzindari eta bide-erakusle izateko gainerako herritar eta erakundeen aurrean

Bi dira Hiztun Ekologistaren Dekalogoaren helburuak: batetik, euskaldunak ahalduntzea, eta bestetik, euskaldunak ez ezik euskararik ez dakitenak ere euskara indarberritzearen zentzuaz jabetzea eta ahal den neurrian haiek ere inplikatzea.

Atzoko ekitaldian dekalogoaren aurkezpena egiteaz arduratu ziren Itsaso Olaizola (hizkuntza-ekologian aditua), Ainhoa Lasa (EMUNeko teknikaria eta hizkuntza-portaeretan aditua) eta Beatriz Egizabal (aktorea eta umoregilea).

Ohar honetan atxikita daukazue Hiztun Ekologistaren Dekalogoa.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010