Eduki publikatzailea

Atzealdea Hizkuntzen erabileraren kale neurketa

Twitter

ZARAUZKO HIZKUNTZEN ERABILERAREN KALE NEURKETA TXOSTENA AURKEZTUKO DA OSTEGUNEAN

2022/10/17

Ostegun honetan, urriaren 20ean, arratsaldeko 18:30ean Zarauzko hizkuntzen erabileraren kale neurketaren txostena aurkeztuko dute Soziolinguistika Klusterrak eta Zarauzko Udalak Etxezabalako bilera gelan (Kale Nagusia, 29).

Ikerketa honen helburuak honakoak dira:

  • Zarauzko kaleetako hizkuntza-erabilerari buruz, datu enpirikoak eskuratzea.
  • Hizkuntzen kale-erabileraren bilakaera ezagutaraztea, euskararen biziberritze-prozesuari begira hausnarketarako, hizkuntza-politikak erabakitzeko eta hizkuntza-plangintza diseinatzeko balio dezan.
  • Euskararen kale-erabilerari buruzko datuak aztertzea eta interpretatzea.

Ikerketa-lan honek unean uneko baldintza sozialak eta soziolinguistikoak biltzen ditu. Erabilera aztertzeko, kaleko hiztunei erreparatzen zaie, beren adina nahiz generoa kontuan izanda.

Neurketa hau hiru aldiz egin da Zarautzen. Erabilera-datuak bost urteko maiztasunarekin jasotzen dira eta, horrek, herriko hizkuntza erabileraren argazki dinamiko bat edukitzeko aukera ematen digu. Horrela, erabileraren bilakaera jaso da, eta ondo oinarritutako interpretazioak egin daitezke.

Datu bilketa Zarauzko bost ibilbidetan (Alde Zaharra , Azken Portu Eroski ingurua eta Itxasmendi, Iñurritza-San Pelaio eta Malekoi ingurua) egin da 2021ean zehar eta, guztira, 4.321 elkarrizketa behatu dira eta 12.829 solaskidek osatu dute lagina.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010