Eduki publikatzailea

Atzealdea Hitzaldiak maiatza

Twitter

TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA ARDURATSUAREN INGURUKO HITZALDI SORTA IZANGO DA ANTONIANO ARETOAN

2022/05/09

Maiatzean zehar gurasoei zuzendutako teknologia berrien erabilera arduratsuaren inguruko hitzaldi sorta bat antolatu du Zarauzko Udalak. Hitzaldi hauetako hizlariak Iñaki Martinez Aldanondo, psikologo klinikoa eta adikzioetan aditua, eta Mikel Cerezo Ansoleaga, gizarte-hezitzailea eta adikzioetan aditua, izango dira. Guztira hiru saio izango dira, lehenengoa, maiatzaren 12an, orokorra izango da guraso guztientzako. Lehenengo saioak honako helburuak izango ditu:

•    Babes faktoreak garatu eta arrisku faktorean murriztu.
•    Komunikazioa sustatu: beraien unibertso digitalera gerturapen minimo bat egin behar dugu helduok, arriskuak badira, guregana jo dezaten lortzea nahi badugu.
•    Jokaera arriskutsuak detektatu eta bizi izan dituzten egoera desatseginei aurre egiteko bideak zabaldu: biolentzia edukiak, desegokia, jarrera erasotzaileak, ezezagunekin harremana...
•    Ohiko arriskuak zeintzuk diren azaldu, eta haiek ekiditeko segurtasun eta pribatutasun baliabidez hornitu.
•    Elkarbizitza digital osasuntsu baterako beharrezko diren arauen inguruan hausnartu, hasieratik har dezaten jokaera positibo eta errespetuzko bat.
•    Pentsamendu kritiko bat garatzen lagundu.

Bigarren saioa, seme alaben adinaren arabera, edukiak desberdinduko dira:

Maiatzak 16 - Lehen hezkuntzan seme alabak dituzten gurasoentzat:
    - Lehenengo mugikor-kontratua, erabilpen murrizketa, ordutegiak, edukiak, sare sozialak, udako antolakuntza, seme-alaben garapen fasea...

Maiatzak 26 - Seme alaba nerabeak dituzten gurasoentzat:
    - Nerabezaroa eta identitatea, talde onarpena, pribatutasuna, sare sozialak, arriskuak...

Hiru saioak Antoniano Aretoan gauzatuko dira, 17:30ean, eta izen ematea prebentzioa@zarautz.eus helbide elektronikora mezu bat bidalik egin beharko da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010