Eduki publikatzailea

Atzealdea Hitzaldia pantailak

Twitter

GURASOEI ZUZENDUTAKO HAURRAK ETA PANTAILEN INGURUKO HITZALDIA IZANGO DA MARTXOAREN 2AN

2023/02/23

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Prebentzio arlotik  gurasoentzako hitzaldia antolatu du. Oraingo honetan pantailak eta haurrak izango dira hizpide. Gure gizartean eta egunerokotasunean pantailarik gabe ezin gara bizi eta gure eguneroko jardueretan ditugu mota guztietako pantailak. Gizarte gero eta digitalago batean haurtzaro gero eta digitalagoa dugu.

Gai honekiko kezka ez da gaur egun sortutakoa, eta askotan seme-alabak nerabezarora edo aurre nerabezarora iristen direnean larritu egiten gara, noiz eman mugikorra?, nola eman?, zein da adin egokia?… Oraingoan beste hausnarketa bat egin nahi dugu,  adin tarte horretara iritxi bitartean nola kudeatu pantailen erabilera?, zein da umeen errealitate digitala?, zien da helduon eta familiaren rola?.

Galdera guzti hauen inguruan arituko gara Amaya Arroyo Sagastaren eskutik.

Hitzaldia - “Pantailak 0-6 adin tartean: Gidaritza digitalaren beharra azalarazten”.

NOIZ:  Martxoak 2, 18:00etan.
NON: Antoniano aretoan.
Izen ematea: https://labur.eus/MCO5I

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010