Eduki publikatzailea
Atzealdea Hiruerreketako saneamendu sarea berrituko da
HIRUERREKETA AUZOKO SANEAMENDU SAREAREN ZATI BAT BERRITUKO DU GIPUZKOAKO URAK-EK
2020/06/18
Gipuzkoako Urak Hiruerreketa auzoko saneamendu sarearen zati bat ordezkatzeko (berritzeko) lanean ari da; zehazki, Azpeitia Bidea 10, 12 eta 14 zenbakietako gunean. Obra honen helburua auzoko saneamendu sarea hobetzea da, egun puntu batzuetan hoditeriak pitzadura batzuk baititu. Hala, datozen egunetan inguruko eraikinen hondakin urak jasotzen dituen kutxatila berrituko da, errepide azpitik gurutzatzen duen hodia ordezkatuko da, eta kolektore berria kokatzeko zanga bat egingo da.
Berritze lanak Construcciones ALZOLA S.L. enpresari esleitu zaizkio, 35.561,17 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne), eta lanak 4 asteko epean burutzea aurreikusten da. Era berean, trafikoan eragina oso txikia izango da eta bertako bizilagunei aurrez jakinaraziko zaie.
Untzaingo ur-biltegiko obrak amaitu dira
Gipuzkoako Urak sozietateak, Zarauzko Udalak hala eskatuta, Untzaingo ur-biltegiaren inguruko ur-hornidura sarea berritzeko lanei ekin zion apirilaren erdialdean. Lan hauek burutzeko aurreikusitako epea 3 hilabetekoa zen eta, lanak jada ia amaituta daude. Obra honi esker, Fibrozementuzko bi arteria nagusi berritu dira, Untzaingo biltegian jatorria dutenak eta autopista azpiko pasagunearen parean fundiziozko-sareekin lotuak daudenak. Lan hauek Salberdinera lurperatuta eraman behar den argindar sare berria gauzatzeko lanekin koordinatu dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010