Eduki publikatzailea

Atzealdea Hiribusaren neguko ordutegia

Twitter

ZARAUZKO HIRIBUSAK NEGUKO ORDUTEGIARI HELDUKO DIO ASTELEHENETIK AURRERA

2021/09/10

Udako denboraldia amaituz doan honetan, zerbitzu desberdinetan neguko ordutegiak indarrean sartzen hasiko dira datorren egun eta asteetan. Zarauzko Hiribusaren kasuan, zerbitzu honek datorren astelehenetik aurrera (irailak 13) ekingo dio bere neguko ordutegiari.

Aldaketa honek, ordutegiaz gain, 3 autobus-lineen ibilbideetan ere izango du eragina. Esaterako, udan zehar egin izan den kanpinerako bidea egiteari utziko zaio eta horren ordez, ikastetxeetara eta Abendañoko industrialdera emandako zerbitzua indartuko da.

Geltokietako markesinetan agertzen diren ordutegiak astelehenean aldatuko dira eta www.zarauzkohiribusa.org web orrian ere eskuragarri egongo dira ordutegi berriak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010