Eduki publikatzailea
Atzealdea Hiribusa udako ordutegia 2024
ASTELEHENETIK AURRERA HASIKO DU ZARAUZKO HIRIBUSAK UDAKO ZERBITZUA


2024/06/20
Datorren astelehenean, ekainaren 24an, Zarauzko Hiribusak udako zerbitzuari hasiera emango dio. Honela, uda garaian Zarauzko herriak izan ditzaketen beharretara moldatuko ditu ordutegi eta ibilbideak udal zerbitzu honek.
Aldaketa nabarmenenen artean dago 3. lineak (aste tartean) eta Linea Mistoak (asteburu eta jai egunetan) udan zehar Talaimendi auzora eta kanpinera zerbitzua emango dutela. halaber, bi linea hauek Astiko kirol gunera joateko maiztasuna indartuko dute.
Datozen egunetan eskuragarri izango dira ordutegi berriak zein plano eguneratuak www.zarauzkohiribusa.org webgunean eta autobus geltokietako markesinetan.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010