Eduki publikatzailea
Atzealdea
hiribusa ordutegi aldaketa
Twitter
Whatsapp-en partekatu
HIRIBUS ZERBITZUA OHIKO ORDUTEGIRA ITZULIKO DA, EZ-OHIKO BABES NEURRIEKIN


2020/05/09
Maiatzaren 11tik aurrera Gipuzkoa deskonfinamenduaren 1. fasera igaroko da eta honekin batera, Zarauzko Hiribusak bere ohiko ordutegia berreskuratuko du. Erabiltzaile eta langileen segurtasuna bermatzeko, ondoko ez-ohiko neurriak jarriko dira martxan:
- Maskarilen erabilpena derrigorrezkoa izango da.
- Autobuseko bidaiari kopurua mugatu egingo da: gehienez, 15 bidaiari (7 eserita eta 8 zutik)
- Bidaiariek beraien artean eta gidariarekin 2 metroko segurtasun tartea mantendu beharko dute.
- Autobusera sartu eta ateratzeko, atzeko bi ateak erabiliko dira.
Neurri hauek era egokian gauzatzeko, erabiltzaileen ardura eta lagutza eskertuko da. Ordutegiak, ohi bezala, www.zarauzkohiribusa.org webgunean kontsultatu daitezke.
Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010