Eduki publikatzailea
Atzealdea Hiribusa neguko ordutegia 2023
ASTELEHENEAN ITZULIKO DA ZARAUZKO HIRIBUSA NEGUKO ORDUTEGIRA


2023/09/05
Datorren astelehenean, irailaren 11an, Zarauzko Hiribusak bere neguko ordutegia berreskuratuko du. Euskal Asteari amaiera eman ondoren, herriko autobus zerbitzuko lineak urteko ohiko ordutegi eta ibilbideetara itzuliko dira.
Aldaketa honek, ordutegiaz gain, autobus-lineen ibilbideetan ere izango du eragina. Esaterako, udan zehar egin izan den kanpinerako bidea egiteari utziko zaio eta horren ordez, ikastetxeetara eta Abendañoko industrialdera emandako zerbitzua indartuko da.
Geltokietako markesinetan agertzen diren ordutegiak aldatuko dira eta www.zarauzkohiribusa.org web orrian ere eskuragarri egongo dira ordutegi berriak.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010