Eduki publikatzailea
Atzealdea Hiribusa Aste Santua 2026
ZERBITZU BEREZIA IZANGO DU ZARAUZKO HIRIBUSAK ASTE SANTUAN ZEHAR


2026/03/26
Urtero bezala, Zarauzko Hiribusak bere ordutegiak moldatuko ditu Aste Santuari begira. Honela, martxoaren 28tik apirilaren 12ra Zarauzko garraio publiko zerbitzuak zerbitzu berezia eskainiko du jai egun hauetan zehar.
1 eta 2 lineak egunero beren ohiko zerbitzua ematen jarraituko dute. Honez gain, larunbat, igande eta jai egunetan 24 lineak zeharkatuko du herria eta gainontzeko egunetan, aldiz, 4 linea arituko da.
Informazio guztia www.zarauzkohiribusa.eus webgunean aurki daiteke eta edozein kontsulta gauzatzeko 900103080 telefonora deitu edota bezeroarreta@zarauzkohiribusa.eus helbidera idatzi daiteke.
Hauek dira 4 eta 24 lineen ordutegiak:


Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
