Eduki publikatzailea

Atzealdea Hiribusa Aste Santua 2025

Twitter

ZERBITZU BEREZIA EMANGO DU ZARAUZKO HIRIBUSAK ASTE SANTUAN ETA PAZKO ASTEAN ZEHAR

2025/04/11

Zarauzko Hiribusak bere zerbitzua moldatuko du Aste Santuari eta Pazko asteari begira. Hauek izango dira apirilaren 14tik 27ra, hiribusaren zerbitzuak izango dituen aldaketak:

-    Astegunetan, 3. linearen ordez, 4. lineak emango du zerbitzua. 4. linea, uda garaian zerbitzua ematen duena da, eta berezitasun nagusia da Talaimendira eta kanpinera igotzen dela.

-    Larunbat, igande eta jaiegunetan, 23. linearen ordez, 24. linea izango da zerbitzua emango duena. Aurreko kasuan bezala, 24. linea udaldian zehar ibiltzen den linea da.

Aldaketa hauen inguruko informazio zehatza www.zarauzkohiribusa.eus webgunean eta geralekuetan kontsultatu ahal izango da.

Hemen dira 4. eta 24. lineen ordutegi eta geralekuak:

 


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010