Eduki publikatzailea
Atzealdea Hilerriko igoerak asfaltatzea
HILERRIKO BI IGOERAK ETA SALBIDEKO BIDEGORRIA ASFALTATUKO DIRA
2020/11/04
Zarauzko Udalak Hilerriko bi igoerak eta Salbideko bidegorria asfaltatzeko lanei ekingo dio aste honetan.
Lanak ASFALTIA enpresak burutuko ditu eta datorren ostegunean hasiko dira, azaroak 5. Egun horretan, Abendañotik Hilerrira doan igoera asfaltatuko da, guztia lanegun berean. Azaroaren 5 eta 6ean Salbide auzoko biribilgunetik hasi eta Hilerrirako beste igoera bidea asfaltatuko da, Iberdrolako azpiestazioko bidegurutzeraino, hain zuzen ere.
Lanak amaitzeko, Salbideko bidegorria asfaltatuko da, azaroaren 9an, astelehena. Plangintzak aldaketak izan ditzake eguraldiaren arabera, baina, hau, aurrez jakinaraziko da.
Lan hauekin, Untzaindik Salberdingo etorkizuneko urbanizaziora energia elektrikoa ekartzeko urbanizazio lanak amaitutzat emango dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010