Eduki publikatzailea
Atzealdea HEZKIDETZA FOROA
HEZKIDETZA FOROA
Informazioa
Hezkidetza Foroa 2016. urtean sortu zen Zarauzko Berritzeguneak bultzatuta.
Foroan parte hartzen dugu: Berritzeguneak, Zumaia, Orio, Getaria eta Aiako udaletxeek eta ikastetxe guztiek.
Helburu nagusia: Elkarrekin eta modu bateratuan hezkuntza komunitateak berdintasuna, indarkeria matxistaren eta fobiaren prebentzioa lantzea eta ikustaraztea da.
Justifikazioa:
Gaiak merezi du elkarrekin ere helburu batzuk arrera eramatea: ikasleak hezteaz gain, herritarrak ere hezten dihardugu.
Bat eginaz esfortsua arintzen da
Urtean zehar ekitaldi bateratuak egiten ditugu egun hauetan:
- Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
- Maiatzak 17, LGTBI Kolektiboarekiko Fobiaren Aurkako Eguna
- Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna
Egun hauen inguruan, ikastetxeetan gaia lantzen dute, Foroan adostutako material didaktikoa erabiliz. Bestalde, egun horietan gaia ikustarazteko ekitaldi bateratuak bideratzen ditugu:
Martxoak 8:
- Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
- Giza katea herriko kaleetan eta agerraldia: adostutako manifestua irakurri eta bertsoak abestu.
- Bandera moreak ikastetxeetan eskegi
Maiatzak 17:
- Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
- Ortzadarraren pankarta eskegi ikastetxeetan, “Naizena naizela onartua” lelopean.
- Ikastetxeko elementuren bat ortzadarraren koloreekin margotu.
Azaroak 25:
- Material didaktikoa ikasleekin landu astean zehar
- Tratu onen zuhaitza; Zuhaitz eredua ardatz hartuta, indarkeriaren aurkako eta tratu onen aldeko mezuak koloretako zinta-dantzan jarri eta dantzatu.
- Puntu lila ikastetxeean eta etxeetako leihoetan jarri
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010