Eduki publikatzailea

Atzealdea Herritarren zientzia

Twitter

ITSASOKO MIKROPLASTIKOAK ETA HONDAKINAK JASOTZEKO ETA AZTERTZEKO EKIMENA ANTOLATU DU INGURUMEN DEPARTAMENTUAK

2023/01/19

Igande honetan, urtarrilaren 22an, herritarren zientziaren bitartez, hondartzako mikroplastikoak eta itsas hondakinak jaso eta aztertzeko ekimena antolatu du Ingurumen departamentuak, MATER Ontzi Ekoaktiboko kideen eta CIMASUBeko boluntarioen laguntzarekin.

Ondoren Itsas Erraldoien Martxa izango da Zarauzko kaleetan zehar. Ekintza polita izango da lan-taldean aritzeko, ingurumena zaintzeko eta itsas hondakinek eta mikropastikoek gure itsasoetan sortzen dituzten kalte eta arazoen inguruan hausnarketa egiteko.

Ekintza honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatziz edota 943005159 zenbakira deituz.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010